XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sarritan momentua imaginatzen saiatu izana zen, esango liokeena prestatu izan zuen, baina supitoki guzti hura bere gogotik ezabatu izan zen.

Azkenez, berak irri egin eta amets batean abestuko lukeen txori batena bezala hain leun eta fin doinu egiten zuen ahots batez esan zion: - Bilakuntza Nagusitik itzuli zara, Atreyu.

- Bai esan ahal izan zuen Atreyuk, burua jeitsiz.

- Zure mantua gris bilakatu da jarraitu zuen berak esaten geldiune labur baten ostean zure adatsak ere grisak dira eta zure azala harrizkoa da.

- Baina dena lehen bezala izango da berriro edo oraindik hobeto.

- Ikusiko duzu.

Atreyuk eztarrian korapilo bat zuen.

Era ia ohartezinez burua astindu zuen.

Orduan ahots finari erraten entzun zion.

- Nire misioa bete egin duzu.

Atreyuk ez zekien ea hitz horiek galdera bat ziren.

Ez zen ausartzen begiak altxatzen eta bere adierazpidean irakurtzen.

Geldiro urrezko kutundun katea hartu eta lepotik kendu zuen.

Eskua luzatuz, Haur Enperatrizari eskaini zion, begirada beti lurrean zuelarik.

Belaun bat lurrean tinkatzen saiatu zen, bere lurraldeko kanpamenduetan entzun izan zituen kontaketa eta abestietan huts egin zion eta Haur Enperatrizaren oinetara erori zen, aurpegia lurraren kontra geldituz.

Bera makurtu, AURYN hartu eta hatzamar zurien artean katea irrist egin arazten zuen bitartean, esan zuen: - Zure eginbeharra ondo bete duzu. Zutaz oso pozik nago.

- Ez zezeldu zuen Atreyuk ia bere senetik aterata Dena alperrik izan da. Ez dago salbaziorik.

Ixiltasun luze bat egin zen.

Atreyuk burua besoen hutsunean lurperatu izan zuen eta zirrada batek bere gorputza korritu zuen.

Haur Enperatrizaren ezpainetatik etsipenezko oihu bat entzuteaz bildur zen, doluzko kexa bat, agian erantzuki mingotsak edo baita kolerazko eztanda bat ere.

Berak ere ez zekien zer itxaroten zuen... baina noski ez zen entzun zuena: berak farre egiten zuen.

Farre egiten zuen leun eta alaiki.

Atreyuren pentsamenduak zurrunbildu ziren (...).